Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

7

 

Ihes egin behar dizut

Amorea erakar dezazun baino lehen

Ihes egin behar dizut krimen bat egin dut

Eta ez zaitut haren froga zu ikusi nahi

Ihes egitera behartzen nauzu

Zure malderrak zirimola ez nazan

 

( Maitasuna kode zaharra da

Bortxazko harremana dugu

Periskoparen koordenadetan zeunden kondenatua

Erabakia neukanaren aurka )

 

Erabakia neukan guztiaren aurka azaldu zinen zu

Beduin hasiberri ustez eta heriotzaren oasiak lilura diren

Gerlarako bakarrik balio ote dut

Maitasuna ez da behintzat ahulen arma

Hurbilduko zaizkizu urpekariak mendeen buruan

Ez dizkizute hezurrak laztanduko nik bezain

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus