Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

5

 

Mezu bat idatzi dut torpedoan

Torpedoa bera mezu bat ez bailitzan

Komandantearen isilean idatzi dut

Ez du urrikalmenik onartzen

Apaiztegitik irtendako gerrilaria da

Gorrotoz hondatu izan ditu ontziak

Gure gerla bidezkoa dela uste du

Ezin konprenituko luke barkamena eskatu behar dizudala

 

( — Baina zuek, zer nahi duzue? )

 

Eta isilik gelditzen nintzen isilik gelditzen nintzen

Geure asmoak aipagaitzak dira

Nire mezuak mezulariarekin batera lehertu behar du

Nire mezua gaztigu berantetsia da

Horrela bakarrik hiltzen ahal zaitut

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus