Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AMERIKAREN

KONKISTA ZINEZKOA

 

Poetak poema bat deklamatzen zuen zubiaz

Joan-etorriko tiketa zuela bere igarobide gorria

Eta poetari handik goitik orratzak iduritu zitzaizkion haiek

Gure ontziaren mastak ziren baldin

Baldin Maiakowskik Brooklyngo zubia inoiz zapaldu bazuen

 

Nire ontzia badoa eta ez dator

Ez dira agurrezko sutunpakadak izanen

Gure kanoi txipiak agurtuko du Askatasunaren Estatua

Poetak poema eder bat egin dezan baldin

Baldin oraindik bere burua bota ez badu Brooklyngo zubitik

 

Kostazainen ezkutuan azaleratuko gara

Manhattan inbaditu behar dugu

Poetek Geronimoren baletarik ihes egin ez dezaten

Brooklyngo zubia apurtuko dugu baldin

Baldin Brooklyngo zubia poema bat baino ezer konkretuagoa bada

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus