Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

8

 

Profilaktiko bat bezala eskaini nizun ezkoa

Gortua behar zenuen nireak ez entzuteko

Ez baitzenuen eskubiderik zalantzak izateko

Zu ez zinen Ulise zu marinela zinen

Ezkoa eskaini nizun zeure burua uka zenezan

Maitasunak ez zintzan ikara

Eta orain debaldetan erakutsiko dizkidazu zauriak

Gerlaroko maitasunaz maitaroko gerla eginik

Nire kantuak Ulise bilakatu bazintu bezala

Ezin dut sirena eta Penelope batera izan

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus