Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

3

 

Golkoan daramadan itsasoan

Ebaki nuen trintxera

Oroitzapenik hartzen ez duelako

Lekuko itsua delako ez duelako gatazken arrastorik

Etengabean zimurtzen du izara maitatu egin garela sinets dezagun

 

Itsaso Barea urrun dago ilargia bezain

Ilargian dago Lasaitasunarena

Amorezaren Ataka da hau

Ziega honetatik barrandatzen zaitut

Nahiago nuke Troiako zalditik inoiz irten behar izanen ez banu

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus