Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

5

 

Azken hondoan ezin duzu atzera egin nire lerroetara

Bizia barka diezazudan amorearen truke

Maite izan zaitudanaren aurka zeure buruaren aurka

Azken hondoan ezin zintezke besterik izan

Azalaren beldur den maitaleak bezala hautatu zenuen urpea

 

Norberaren kemenak ez du ezertarako balio azken hondoan

Babestua zaude ez baitzarete bat-banazka hiltzekoak

Ezin zaituzte lehorreratu ezin duzu ihes egin

Heriotza kolektiboak babesten zaitu

Azalaren ikara ukatu ez bazenu bezala hilen zara

 

Katibua izanen da beti ahalaz hondorago

Maitatu nahi duena horixe besterik ez zara baina

Behin poema bat eskaini zenidalako gomitatzen banaute

Jakinen dut disimulatzen zeremonia ofizialean

Hildakoek ez dute inoiz koldarkerian iraun

 

Oasiko pozoiak ez du indarrik nire gorputzean

Ohitua nago ispilu arrotzenetan biluzten

Etsaiak egin gintuen zu eta ni elkarren

Etsaiak egin zintuen maitagarri

Londresen badakite zer ordutan itsasoratu behar duzun

 

Urpekontzia badoa ohetik lekutuko balitz bezala

Eta maitale ukatuak datozkio labanak hortzetan

Hondora dadin baino lehen hondoratuko dute

Eta geltoki ondoko etxera etorriko dira gero ospatzera

Arriskuetara eramaten gaitu beti azalak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus