Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
 

 

SUSMO IRAUNKOR BAT

 

 

Begiratzen dizut

argi-suman

argi-

       zirrikitu bat begia orbantzen

 

eta irudikatzen dut

elkarren arteko tartean

lur bat eta

lotura hau

 

lotura baino

 

sakonera

doan

zizarea inurria ura erro-izpia

 

bila eta bila.

 

Irudikatzen dut nola goazen

elkarrekin

hondora

 

zizare inurri ur erro-izpi

 

sakonera goaz

hazten

 

eta

 

ezin dugu ezer ebaki.