Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
GRAFITI BATEK DIO
“GURE BIZITZAK EGUNERO”
Ez dut epikan sinesten
eta
beraz
ez dut hizkuntzarik.
Ez dut sinesten
keinu absolutuetan,
ertzik gabeko
hitzetan.
Egun seinalatuetan,
manifetan,
neonaren argiz ikusten ditut
zuloak
diskurtsoan1.
Ezingo dugu sekula
dena esan.
Hitza da
goizero bere burua
josi behar duen
animalia mantso bat.
1 M8 edo M1 izan daiteke eta / perladun belarritako apainak daramatzan / emakume zaharrak / aurpegi txarrez gurutzatzen du / udaletxe aurrean bildutako saldoa, / emakume arrazializatu bat atzetik duela, / haren erosketak eramaten. // Kale-saltzaileek / corteingleseko eskaparateen kontra eserita / begiratzen gaituzte pasatzen, / oihuka gu / isilik haiek.