Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

HERENSUGEAREN URTEA

 

 

Esku ahurrean zabaldu dut

zauria nahi gabe.

Ebakia egin baino segundo bat lehenago

jakin dut gertatuko zela,

eta ez dut

(nolabait)

ekidin.

 

Herensugearen begia dirudi

orain

lo-suman

malko bat ageri.

 

Ze zarratuta dagoen azala

gehienetan,

ze zaila zabaltzea

zarraila herdoildu hori,

desirarena:

 

senaren betazal gorria.