Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)

HERIOTZA BAT
Deia jaso eta etxera itzuli gara.
Paseatzera irten gara gero.
Basoan barrena, pasmo-belarra
bildu duzu zuk, nik
berriro
bihurritu dut orkatila eta urratu belauna
lehenengoz balitz bezala.
Bide osoan etorri da katua gure atzetik.
Inoiz ez da une egokia edo,
hobeto esanda,
oharkabe,
heriotza eta bizitza egunero daude nahasian
pasmo-belarra eta asuna
hazten dituen zelai honetan
beti daude
txahalak haragitan,
armiarmatxoak
eta kaparrak.
Etxera bueltakoan
izaki bizidun txikienak
begitantzen zaizkit
bat-batean
mirari bat.