Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

ESKUA

 

 

Hazi batzuk

ez dira lehertzen

ernatzeko baldintzarik

ez badago, eta

 

irauten dute itxita

erne

paisaiaren baitan

 

paisaiaren baitan

ez dira

ia ezer.

 

Nahiko nuke jakintza hori

nire eskuentzat

paisaiaren baitan

jakin dezaten noiz

eutsi noiz

laztan noiz

hondora noiz

 

zabaldu

zerbait.