Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

ARRATSA SIERRA DE GUARAN

 

 

Zeru hau

harrapaezina da

 

orain                                    da

 

betazal astun bat

nagi ixten,

irisaren kolore-ñabardura guztiekin

bere baitan bilduta duela ninia:

iluntasun ziur bat

beste guztia definitzen.

 

Arruntak dira elkarrekin ematen ditugun egunak,

arruntegiak agian.

Errekak lasai datoz

gure oinpera.

 

Ez dugu susmatzen

jario huts eta sotil horretan

higadurarik edo

bortizkeriarik

baina

 

egunaren hondarrean diozu:

azkenean,

marruskadurak egin du

munduaren parterik handiena

eta

 

lokartzear gaudela,

entzun dezaket

ia

nola irensten dituen kareak

trabatutako enborrak

arroiletan.