Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
SMALLDANCE II
Baineran sartuta
hilda edo jaio gabe banengo bezala
geldi
gorputzean daramat
munduaren zarata.
Ez nuke nahi gauza handiegiez ardura
neurtezina da grabitatea
uretan.
Begiak ixten baditut
dena dago nire barruan:
taupadaka-odola-irristan auto-
-ilarak-semaforoetan planeta-
-batek-beste-baten-aurka-talka hatz-
-txikiaren-falangeen-kraska hegazkin-
-bat-lur-hartzen isila-
-al-da-lurraren-orbita diafragma-
-zabaltzen-saihets-bakoitza lehertu-
-da-eskuetan-globoa zerbikalak-
-luzatzen-dantzariak aharrausi-
-egin-du-DJak milioika-
-pertsona-ari-dira-aldi-berean
zertan
Bainerako tapoiak ez du guztiz ondo ixten
eta oinarekin eutsi behar diot
beste guztiari bezala.
Askatu nahiko nuke
baina
askatzen badut
ihesi doa.
Eskerrak
ze nik ez dut egon nahi
hilda edo jaio gabe.
Bizilagunak barrezka paretaren bestaldean.
Ura ihesi doa.