Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
 

 

AUTONOMIA EDO MAITASUNA

 

 

Zure begietan ezagutu nuen Peru.

Zuhaitz-adartxoetako tantek

beren pisuari eusten zioten,

eta nik zure izterren gainean izan nuen burua

zuk azaltzen zenizkidan artean toki haiek denak.

Gaztelu batek ebakitzen zuen zerua eta zu

beste paisaia batean zinen,

deskribatzen zenidan leku hartan.

Esan zenuen hartu zintuen familian

egunez egun bizi zirela,

ibaiaren ertzean,

gauza gutxirekin.

Arrantzatzen bazuten jaten zutela,

eta bestela ez.

 

Nik aditzen nizun begiak itxita,

imajinatzen nituen artean

hustu beharko ditugun etxe guztiak,

maitatzeko asmatu beharko ditugun forma berriak,

eta aldi berean sentitzen nuen

zure eskua nire ilea laztantzen

eta ibai basatiak bihar arrainik ekarriko ez digulako

beldur txiki-txiki hori.