Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

ARRATSA INVERNESS-EKO KANPINEAN

 

 

Laku ertzera bilduta aulkiak,

zain dago jendea.

 

Ahizpa batek besteari erakusten dio

nola jaurti harriak

ibil daitezen

saltoka, ezinbestean

hondoratu aurretik.

 

Urazalean argia

hura bezain higiezin

eta zaurgarri

eta halere alde egiten

 

eguna hondora doan artean

 

une batez

badirudi

mundu osoko harriek

ezin dutela inor zauritu

 

ezin dutela inor jo.