Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
 

 

IA UR BERA

 

 

Agur nere kabitxo,

berdinik gabeko.

Lurdes Zubeldia Garaño

 

 

Poeta pobre

deitzen zion herriari gure amoñak.

 

Denik eta herririk ederrena da baina

batzuetan

edertasunak nahikoa asetzen ez.

 

Amoñarekin batera galdu zuen

nire hizkerak

doinu jakin bat

eta ezin izan dut berreskuratu.

 

Kai Zarrean eserita

begiratzen ditut

Xoldoko gaina, Larrun, Aiako Harriak eta

itsasoa

mutazio amaigabe eta geldoan.

 

Paisaia beraren lekuko izan gara

baina toki bera ikusi ote dugun

ez dakit.