Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

KONTRA (INTRO)

 

 

Esan? Zuk ere nahi zenuke esan? Esan zer?

[…]

Inuzente halakoa: ez duzu zeure buruarekin

nahikoa gertutasun

zer esana izateko.

Henri Michaux

 

 

Isiltasunetik gertu dago

esan nahi dudan guztia.

 

Ahoskatu nahi nituzkeen soinuak

ez dira ia

ezer.

 

Hizkuntza guztiak ulertzeko zorian

banengo bezala sentitzen naiz hemen

 

isiltasunetik gertu.

Hemen

 

hartzen dut

buztinaren malgutasunaz

arnasa.