Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
ARTELATZAK PORTUGALEN
Sinesten dut zauria ere badela
azalak bere buruarekin berriz topo egiten duen tokia.
Ocean Vuong
Azal bakoitza da aldarri bat.
Aimar Perez Gali & Jaime Conde Salazar
Zuhaitz larrutuak
haragizkoak ia.
Gorri
odolezkoak dirudite:
haitz gogorren kontra
sasitza berdearen kontra
definitzen da baso honen zauria.
Badakit odolik ez dela
baina horren daude babesgabe.
Haien enborrak oihu bat dira
ia harrizkoa dute biluztasuna.
Eta gu hemen
zuhaitz horietako baten azpian
haren haragia
ulertu nahian.
Agerian dute
zenbat aldiz
larrutu dituzten
zenbat aldiz berreraiki behar izan duten
mundutik babesteko geruza bat
ez zitezen izan betirako gordin
mundua ez lekieken suerta
horren krudel.
Klima mediterraneo honetan
harri zaharrez inguratuta
baso bat haragi bizian.
Nahi nioke zuhaitz bakoitzari eman
azal berri bat orain.