Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)
ORKATILAN MUNDU BAT
Baso-bide leun batean
gertatu zait:
erori naiz eta berriro okertu dut
orkatila bera,
ezkerrekoa.
Argi nuen bidea
eta lasai nindoan
poeten gauzetan pentsatzen,
pentsatzen ea liburu batek behar ote duen
poetika zehatz bat
lagun batek esan zidan bezala,
lasai nindoan
zeru-adarren artean bilatzen
profezia profesionalen bat
nire kolkorako abestu artean
Will ye go, lassie, go
And we'll all go together
To pluck wild mountain thyme
All around the blooming heather.
Horregatik
ahaztu zait lurrera begiratzea
eta ahaztu zait
hortik datorrela dena:
harria eta orbela,
bide ertzeko bizkarroiak eta goroldioa harri-zupan.
Ahaztu zait nire oinpean dagoela
garrantzitsua den guztia:
humusa dela
poema eta bizi guztiaren jatorria eta jomuga.
Baina grabitateak ekarri nau behera
eta hantxe geratu naiz
basoaren erdian
geldi [dio gorputzak]
aditu [dio lokatzak]
zure orkatila mirari txiki bat da
eta haren hezurrak, ehunka puskatan,
harritxoen antzera datoz erreketan behera,
munduaren marruskadurarekin.