Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)

KALE BAT, ZATIKA
Eta beste susmo batek egiten digu tira:
zerbait galdu dugu.
Margaret Atwood, “A Place: Fragments VII”
Oroitzen ditut prostitutak
callefuenterrabiako ateetan zain
eta gu maldan behera
korrika pasatzen
lehenengo mozkorraldia begietan
14 urterekin
etxera bueltan oinez
eta gorputz haiek
atarietan
gizonak sartu eta atera
frantsesa entzuten zen
eta hotzak zeuden izterrak
goizeko ordu biak edo hirurak
korrika berotzen ziren gureak
etxera bidean
callefuenterrabian behera
oihuka
uxatu nahian
zer zen jakin gabe
kitzikatu eta izutzen gintuen hori
atari haiek
eta emakume haiek zain.