Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I don’t believe in an interventionist god II (mar)

IRAKURKETA ZUHURRA
Itsasoa harro egon da bart
eta etxe atariraino heldu da hondarra.
Ezohiko lekua hartu dute harriek
kalean,
gainean zerbait puskatu balitz bezala.
Baina gainean ez dago ezer eta
irudimenak bete behar du hutsunea.
Nola iritsi da urpekari itoa
zuhaitz baten puntara
baso errearen erdian?
Klima-aldaketan baino
nahiago dut pentsatu
norbait aritu dela
harriak kontuz-kontuz ateratzen
ekaitzaren erdian
bildu dituela
biribilenak
leunenak.
Itsaso bortitz baten antitesia litzateke:
arte efimero pixka bat
apokalipsiaren ordez.
Performance ikusezin bat
apokalipsiaren ordez.
Kaioak itsasoan pausatuta,
hari esanez bezala
“zu geldi,
zu geldi hemen”.
Urpekariaren murgilaldi isila.