Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
NOLABAITEKO BAKEA NIRE EGUNEKIN
Zure omoplatoen artean dut kopeta.
Aditzen dizut arnasa
bizkarrezurra luzatzen
lo sakonean
ez dakit non amaitzen naizen ni
jarri dut eskua
saihetsen gainean
ez dakit nireak edo zureak diren.
Gogora datozkit lo zaileko gauak.
Nire etxean hartu zintuen behin sukarrak
eta parazetamol bila altxatu ginen
gauaren erdian.
Jarri nizun eskua kopetan eta aurpegian
eta zure begiak ziren urak hartutako
bi putzu motel.
Zure gorputz barrura sartu nahi izan nuen ia,
mina arintzera-edo,
ezinegona lasaitzera-edo.
Zure omoplatoen arteko guneak
nire forma balu bezala,
orduko hartan
zabaldu nahi izan nuen
nire kopetarekin
haztaka
zulo bat
leun
babes emateko lurra baizik ez duenak bezala.