Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

UDAZKEN BORTITZA

 

 

Fall is for feeling

Death in the air

Maybe you’re a ghost somewhere.

“Generation Loss”, Raw Honey

 

 

Haize bafada batek

makurrarazi ditu zuhaitzak,

hosto guztiak ekarri nahiko balitu bezala

autobusaren leihora.

Nahiko balitu bezala bat-batean erauzi

oraindik ere berde dauden hostoak,

erritual asmatugabe batean bezala

eskaini kristalaren kontra dagoen nire kopetari

edo

belarriari.

 

Kristalaren bestaldetik,

badirudi bortitzak

izango direla hemendik aurrera urtaroak,

ez dugula izango trantsizio-aldirik,

aldaketa sumatzerako

barruan izango dugula honezkero

beroa

bustia

             birikatan.

 

Klimarekin batera aldatuko zaizkigu

motibo poetikoak eta

ez ditugu paisaiak ikusiko

poliki desagertzen.

 

Belarria edo kopeta kristalaren kontra,

hosto bizi eta hilak ditut

ni ukitzeko zorian

eta hain urrun.