Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
Aurkibidea
Istripu bat gorputzaren barruan
Pietà, behin eta berriro (lantua ere paisaia bat da)
Grafiti batek dio “gure bizitzak egunero”
III. PAISAIA BERA, BEHIN ETA BERRIRO
Asteazken goiza hondartzan, 9:02
Debris (Urtezaharra, hondartza)
Badia bat (gazte eritrear urkatua ibaiertzean)
Arratsa Inverness-eko kanpinean
I don’t believe in an interventionist god
I DON’T BELIEVE
IN AN INTERVENTIONIST GOD II
(MAR)
Martinentzat
Garbantzuak bazkaldu bitartean
diozu
sinesten duzula
hil ostean
itsasora itzultzean,
bertatik atera bagina bezala
behin,
anfibio lirdingatsu
edo urtar iheskor.
Diozu
gustatzen zaizula pentsatzea
badagoela sekula
ulertuko ez dugun zerbait bizitzaz
eta itsasoa badela nahikoa
zabal ulertzen ez duzun
horren hutsunea
betetzeko.
Behin, hamar matrioxkatan
gorde genituen gure amonaren
azken hondarrak
eta isuri genuen horrela-pixkanaka
itsasora
eta eskuak bustita
ezin izan genituen bereizi
errautsak eta harea.
Diozu
lasaitzen zaituela pentsatzeak
inoiz
zu ere
pixkanaka-horrela
itzuliko zarela
itsasora eta listo.