Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

KONTRA II (KONTAKT)

 

 

Mila aldiz

esan dut

gauzen kontra nagoela

 

baina badira

sekula ukituko ez ditudan azalerak.

 

Keinu batzuek zeharkatu naute,

odolak nola zainak:

 

neska gazte bat

tren geltokian

deiadarka zuen haurrari

bular nekatua ematen

 

bankuan eserita

munduari txori-begiz

erreparatzen zion agurearen eskuak,

bata bestearen gainean, keinu txikiz adierazten

espero bat

 

supermerkatuaren sarrerako

beso luzatuak, honaino

ekartzen beste

mundu bat

 

eta uda minean

kaitik beherako salto nerabeen osteko

azaleratze triunfala:

arnasa bete bat,

garaiezina.

 

Onar dezadan:

munduaren gehien-gehiena ez dut

sekula ukituko.

 

Baina

 

aldean daramatzat keinu guztiak.