Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
 

 

SMALLDANCE I (HEMENDA)

 

 

Huntzak bere bidea egiten du eta guk gurea. Gutxi

esatea da hori baina, asko litzateke egia balitz.

Harkaitz Cano

 

 

Huntzaren osteko arrastoa horman:

garro bat.

 

Lore fosilizatuak diruditen

ex-helduleku

ezdeusak

esku zabalduak baino

ez orain.

 

Hostoen artetik txandaka

itsutzen dizkit begiak eguzkiak.

 

Hemen baino ez du berotzen

(hemenhemen)

zuhaitz honen azpian

(hemenhemen)

oraindik.

 

Dantzatzea bada egotea

 

                        begirada erdia itzaletan /

                        beste erdia argitan

 

lortu dut segundo batzuez

(hemenhemen)

geldi-geldi.