Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
 

 

GLADIATOR

 

 

Amestu dut

pelikulako gladiadoreekin

eta haietako bakoitzak

robot-burua zuen

eta barruan

haur bat gidari

bideo-joko batean bezala

haien ekintza bortitz bakoitza imajinatzen

eta agintzen

 

milaka eta milaka urte geroago

 

ezin usaindu zirkuak eta lehoiak

hondarretan barreiatutako hesteak

odoldutako aurpegi gaziak

mokoka hustutako begiak

 

milaka eta milaka urte geroago

 

ekintza bortitz eta artikulatu ororen atzean

fikzio

ia infantil bat.