Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

INOR INON

 

 

Bart ikusi nuen telesailean

pertsonaia batek besteari esan zion

Lurrak behar zuen atsedena,

eta guk ere bai.

Lurrari “soil” deitu zion, ingelesez.

 

Arrasean moztutako

artasoro eternal baten aurrean zeuden

luberritzeko prest baina

geldi-geldi.

 

Nire baitako soro eternal hori

agortuta,

kaktusik zaintzen-errazenak ere hil zaizkit

eta aldiro nahi nuke

gehiegi zabaldu den landare izateari utzi

eta atzera bildu

energia errotik gertuago.

 

Geldi-geldi egon eta sentitu

nola ernatzen diren hirustak

saihetsen artetik

samur.

 

Produkzioa ahaztu // izan // asmorik gabe

 

pixka bat / lur

pixka bat / soil.