Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

HAZKA

 

 

Denbora gorputzetan baino ez da gertatzen.

Imajinatzen ditut nire bularretan pilatu nahian

toki bila egunak.

 

Horrenbeste gauza daude hemen

lekua egin nahian ahur-saihets-oinetan

negarra harrotasuna desira ama eta aita anaia

umiltasuna lotsa amorrua

lagunak maitaleak hitzak.

 

Heriotza ere gorputzetan baino ez da gertatzen.

Ornoetan gordeta ditut

une konkretu horiek.

 

Bizkarrezurra horma-hobi

eta birikak katedral malgu

jainkorik txikienak

asmatu eta botatzen.

 

Galdu dudan guztia eskuek galdu dute

 

eta hala ere

segitzen dute

 

zabal-zabalik

 

hautsa bezala.