Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 

 

BOKALEA

 

 

Oinekin ezer

ukitu ezin dudan lekuan

amaitzen da hondartza.

 

Beti diogu jaiotzea eta hiltzea direla

ezinbestean bakarrik egingo ditugun gauza bakarrak

baina nik ez dut sekula inori helduta igeri egin.

 

Lur bat askatu eta

beste bat

aurkitzen dut itzultzen naizenean.

 

Bitartean

likidoak hartzen nau:

zertarako

ez du beti norberak erabakitzen.

 

Burua urpean sartzen dudanean

mila birika entzuten ditut

aldi berean

arnasari eusten.