Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
 

 

PIETÀ, BEHIN ETA BERRIRO
(LANTUA ERE PAISAIA BAT DA)

 

 

Ezin zenbatu

zenbat aldiz errepikatu den keinua:

 

norbait

belauniko

beste norbait

besoetan duela,

hilik

            edo.

 

Zenbat aldiz pasatu duen norbaitek

bere besoa

beste norbaiten azpitik

eta jaso duen lurretik

ahal bezala

eusteko

 

oraindik

eusteko

 

oraindik

            jaso daitekeenari

 

kopeta kopetaren kontra

oraindik

            kulunka

 

beso batek bildu

eta besteak ukitu

 

esku batek heldu

eta besteak laztandu.

 

Pisua

eta gorde ezin dena

                                  nekatzen

beso biziak.