Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Aingeruaren bihotz ustela. Argiak kausigabeko pasioak.

Odol ixurketa letaginetan.

 

Paradisu kadukatua. Paradisu kadukatuaren kiratsa. Errekaren

gaurako desira lizuna. Gauen desioa ibi bila.

 

Urruti perlak bezala urruti. Urratsak taupada

gisa bizi-arrastoak. Odol ilargi ura.

 

Urtu ihes eta irristatu urratsak. Ibi exotikoa

Gauren dirdir umeletan. Anpuluak diamante.

 

Anguluak arantza Gauren begitan. Hidrofobia.

It was an uncertain adarkera.

 

Eskizofrenia ezkien elea. Odol jarioa ilargiari.

Gizaki eskukadak. Hiru aldiz hiru: Heriotza.

 

Haltzak katarroarekin atijaka. Haltzak ur baso

batetan murgiltzen. Haltz ebakiak.

 

Gauren arrama artean ontza. Iradukila untza.

HIra eri eri hori.

 

Perlen taupada ur uherrak irensten. Sistole

sistole. Diastole diastole. Denbora denbora errepikapena.

 

Zakil oihana sutan. Bihozbera oihan guarda odol-

etan. Errukariaren patu urdina. Heriotza.

 

Aingeruaren bihotz ustela ontza. Katarroa bizia.

Zakua.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus