Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zenbat izen ditu heriotzak

arru maiztasunez egunak, udak

uda udatuz, neguak hotza

bihotzak bihotzetan

pairamenaren uzta zorituz

eta mirailak beste zu bat

itzuliko dizu zure buruaren aurkezle

galdutako guztiaren izkiriatzaile

 

Izanen dituzu akaso

espazio bizigabeak, atzoak beti eta

furingera iheskor hori denbora

denbora dena aztiatua, lehaio, zu bera

goizaldetik milaka formatotan

aurkeztua.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus