Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Saldu genuen saldu

etxea ganadoa lurra gure lurra

saldu

jende saldo saldua gara besterik ez

paradisoa ez zela gure bihotzen

biztanle bagenekien

begenuen lurra gurea

seinaletzat kantuak dantza

leiendak ipuiak

herri oro bezala

existitzen ginelako datu bilketa

historiaren seme egin gintuzten arte

eginkizunaz tratatu eginez

izateko izateaz ohartu beharraz

herri honek azpikoz kanpora egin zion bihotzei

etxea estrematu zuen

liburuetan bilatu

ahaztu bizitzez

eguraldiari lurrari bezala adarrak belztean zen

urratsa erabakiorra zenean

huts bakarra fatala

zugaitzak haltza makala haritzak

heroiak gure Gu

piztiak otsoa hartza jela

txepetxak

paperezko tigreak

amaitzear zen bale leinuak

goroldioak iraganak denborak

magalean hartu gintuen paisaiak

gizonak emakumeak abarrak

erru soleileak

bihotzez egin zuten sala

ispilu non begiratu

zertan zen herri hau... Urtua

ipar leinukoa ote zen

datorren udaberriko jaiotzak leinukoak ote?

bizitzea ez zen nahiko

erantzunak behar

ehun metro korritu ondoren hildakoak

zein desertutara egin zuen bidaia?

eskizofrenia herri honek asmatu eritasuna ote?

non paratzen zituzten dinamitatzaileek bonbak

bere bihotzetan edo

mugetan, harandiko lurraldeetan?

 

Eta akaso kitto ote: hemengoa naiz

bihar bero egin du

dena da berde

 

Saldu genuen saldu

saldu etxea ganadoa lurra gure lurra

abiatu ginen

nola indio amerikarrak erreserbarantz

eskutsik hotzez ilun

gure buruen bila

laparrez lapar, bihotzez bihotz

umeak besoetan, zaharrak herren

manukor permadura, senak ibai

arrats geldiaren so pean

jakinaren gainean izanik

uherra zela aurkigaia

epopeia patuaren pasioz paradisu zitzaigula, bide

arauen arabera hilotzak sortuz

traizioak deserzioak heroiak

guda eta izurriteak

sua bikoiztasunez hormatua

noizbait izanaren eternitatean

gero laberintatuak

 

Eta bideak zugaitz harrituak landatu zituen pertsonak bezala

biziaren zama gisa bidaiatu paketeak

beste bide batzu eta itzuli nahi zutenak

eroritakoan inoiz ez jaso arrenkurak

halabeharrez saltzaileak

haiek: zaharrak

eta haien ondorengoak: ehortzaileak

bidaiaren pasioz gure bihotz aldatuak

iparraldea zuten amets

han nonbait utzi genuen etxea

baina jada ez genuen etxerik

saldua zen

 

Geroztik ipar leinuen bihotz ttipietan

izaki saldu bat dago

geroztik ipar leinuen bihotz ttipietan

saltzaile batekin lehian

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus