Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Igandako urteez ahurretan ezer gutxi

haize-lorratzak bailiren oroimen itsu batzu

nabarmentzeko hitsegi, gogoratzeko lain ez

motor abarrotsa bezalako, errime,

erreka hutsen amiltze barrunbe bat

egun oro hamabietan ohera aurretik

desaditu behar dena

erromantizismo desitxuratu hau ipuinekoa

bailitzan egite trajikoenak maitatzera

haramana, mitomaniarako joera hori

hain farregarria batzutan

(antigualdean hil huen Etchaun

eta inzestoaren aroa iragana duk)

autokupida estatua umel hori, hire

hirugarren itzala

ez diat pairatzen

pisu paratzen haiz hireaz

mintza eta mintza

badituk

urrearen dizdirak higan

hire buruaz, esatebaterako

gozo trufatzeko paradan

gustoko haut, maitatuen

halere

isilik hagoenean.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus