Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ezta ele bakar bat ere laztana

hauts bait daiteke enigma kuttuna

ez zaitez mintza, ez mugitu maitea

errekonozi ez zaitzan ene ispiluan errainu

 

Iraun ezazu laztan honetan laztana

sorbeltzak errozpean zinkuru kuttuna

kale arnasa, egurats ozena maitea

urrun mugaz harantza ene bihotzeko bihotz

 

Ez nazazu begira laztana

apika izutuko nauzu kuttuna

ohar zaitez aienak nahi gaituela maitea

eta gaueko espektro bilakatu ene paduko padu

 

Ezta ele bakar bat ere laztana

hauts bait daiteke enigma kuttuna

ez zaitez mintza, ez mugitu maitea

maitasunak eho nahi gaitu ene errotako erroi.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus