Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zurezkoa erran duzun hitz hori

egun hauen arrama artean gogoratzeko

noizbait gure Aurki aunitzak lorratzak

izanen direnean

akuarelatua paisaia hau non

bizi gareneko garelakoaz antzesten baita

eskena urtua urtasun aroan

ainguratuz. Badira zeinu batzu

denborarenak zitezkeenak

finadura, esatebaterako edo istorio

latz guzti horien gehiketa

bada ulidura haragiaren borreroa

eta izerdia frutazko tanto batzutan

bada gareneko xortasuna

ametsetan kiribiltzen

gauean hedatzen den doinua

entzutez nazkaturik gauden

kanta.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus