Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gauetan hantutzen zaizun

poema beltz more horrek

nik ezagutu idazmolde

ederrenak ditu

ez du inoiz poema batek

zure gorputzaren musikalitatea

erdietsiko

 

Enegan idatzi Z orok

zure izterren basoan A

du paratua gogoa.

 

          amoltsu arakatuko dizut arima

          eta barauez beztitua bazkaldu bi habiak

          eta desioaren desioz

          erroitza erlastuko eme

          ferekaz fereka frintzatuko

          zure gorputz gotorra gargailatu arte

          izanen gara haguna, hatu gabe hegan

          aurkituko ditut zure istil, izaro, intziriak

          jabal jabalak

          kisuaren kerako kaduria kimatuz

          liho leun loa

          menturaturik marea—

          nenufarengan

          otso odoltsuaren gisa ohostuko

          pipilaren perfumea

          ene soineko egiteko

          eta titiak tantai

          uhuri uzta dute ukanen

          xendaren xerka abiatuko naiz

          zantzoak zuzen zutuz zanbrotuko dizut zakila.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus