Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ze ez bait zekien denborak urrats

deslai guzti horiek ekarriko zizkionik errauts

herratsuz laburbilduz bizia.

 

Aztarna:

trenaren ulua urruntasunean hitzez zamatua

denbora zingira uherretan gordetzen

Iraultza hitzaren indar balaztatua

Sozialismo hitzaren tolesdurak

pasiogeko bizi honetan uzkeldurik

ETA konjunzio kopulatiboaren itxura aldaketa

ETA kausala eta orain

kasuala nola den kasuala

erabat naifa diote

desioak pasioa persekutatzea

erabat anakronikoak diote

pasioaren bide aunitzak

 

Eki arrenkuratsua berandutzen da agindutan

urrats berdeak arrats gabe leher daitezke

eta jitoa bandera ona da mendreen

igual da ze inporta du

ez da inoiz garaitza hain hutsala izan

 

Horregatik eta bizia temati delakotz

kausalitateaz eta zenbait hitzen esanahia erkinez

lehiatzen da

horregatik marrazten dute urratsek

desioaren bidea goizalde beti zanbrotsutan

horregatik zaio bihotza beti trena beti

iparralderantz abiatzen.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus