Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Pasioaz joana dela erran daiteke soilik

ebasle atzipetuak bezala laban eroria

eta arrakala

 

Metafora laruz gorputzak mintzo

desiok dagi eriro hatzaparretan bihotza

begietan dizdira

 

Haragiak dirau oraindik arrenkura zirkuluetan

esperma tantoz eta badakar nasai haginetan berunak

jelatua hegala

 

Odol sari maitaleari eta antsia keinua erren

desio: herio dio ilargiak

plazer egoista botaka

 

Halabeharrezko omen bizitzea

neke eternala ikumenaren tolesturetan

hontzaren itzala

 

Begi-etorbide kimatutan b(l)us bat

sol-sol-la-s pentagrama

gorputz mutuen xerkan doana.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus