Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zuzi zurien gerizan ikusten zaitudanean

nola elur pozoindua ekaitz erradiaktiboan

ozono gabeko hitzak ixurtzen dituzu

hitz ilunak irristatzen ezpain trenkatuetan ilun

hilotz zaudelakotz

 

Zure zain erraldoietan milaka Heriotz igerika dira

birika puskak bezala ur zingira uherretan

zelatan dirau garai atomiko hauen izurrite xangratsu oro esperman

larru jo aldi oro maitea usteltzen zatzaizkit laztanetan ustel

hilotz zaudelakotz

 

Txua ortzemuga limea zerutzat bihotzean populatutako zomorroek

begi izekia bezalako ideia itsasoan nabigatzen

okel keru beltza darizula sistole bakoitzero diastole beltz

hilotz zaudelakotz

 

Zuzi zurien gerizan ikusten zaitudanean

garunak neurona ordez metraila zauriak ditu

orro odoltsuak erortzen zaizkizula sinapsi bakoitzero

hemisferio ezean baratz lohi lohi

hilotz zaudelakotz

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus