Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Baina hain da luzea bidaia hain nekeza mortuan zehar trabesia hau

aeio esan genion hainbeste gauzari hainbeste soin hil gibelean utzi

ezkietan soin guzti hauek zintzilik sorterri umel hartan

nobody knows where... ikasi genuen esaten ortze halabeharrez gorriei

 

Muga bat edozein muga espero dugu urrun jabal honetan

baina hain da luzea bidaia hain nekeza mortuan zehar trabesia hau

eki frintza bakoitzean trasaldatzen zaigu paradisua desioz harantza

kanta ohi dugu likido amiotikoen igarleak noiz sortuko zai

 

Zein mentekatua gure Moises berez Moises oro mentekatu

halaber jaungoikoa mentekatu aginduz agindu sutan

mentekatuenak gu herri aukeratua ustez nobody knows jaunaren...

dugu ilunabar oro gareneko mana jan ohi

 

Azken kanpamendua nonbait balitz sikiera

kanpaina dendak gure narruz josiagatik

jaungoikoaren beharra pairatuko genuke

aisa aisago bederen manualetan letorke bizia nola den

 

Baina hain da luzea bidaia hain nekeza mortuan zehar trabesia hau

gamelurik gabe dunaz duna erratze astuna

erraiak urratzen dituen haize sargoritsu hau soineko

legea bezalako aho-lehorte hau heriotz itsaso baso.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus