Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Badirudi haize erauntsiak datozela

halere euriaren esperoan

da negua

 

«Demokrazia garaile Ekialdeko herrietan

erresistentziaren estatuak hiltzear direla eta

edozein gauza gerta daiteke hurrengo egunetan

oraindik ez dator denok espero duguna»

esan du irratiak

 

Egoneza beilegia hedatzen da belatze hezeetan zehar

atezuan egoneza hirira noiz sortuko zain

uholdeka hitz gutxi batzu eta

seguru jakiten ez denaren xerka

egunen erronkak arlauzak utziz gure baitan

(ez gara gure baitakoak

du erran bihotzen mugalariak)

 

Biharko aurresentipenak sortu nekea

normaltasunak jaun eta jabe

errotu baita

nola joan den zerbait egun

hala bihar

ezpata bezalako

«zergatik» berri bat landatuz

 

Ilbeltza gaua 1990

zerbait joan deneko lorratza

aterik gabeko giltza bezala

(ate ostean atea

bihotzen mugalariak erran du)

 

Eta zerbait positibo hausnartzearren

perbersioak ditugu

txukarrez beteriko hautsontzi batzu

bizi dugunaren seinale

gorputz bat

abailago

maizago ukatzen zaiguna eta

iragan delako esate hori

iazko errenta aitorpena bezala

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus