Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Emakume bakartiak tristura transparentatzen dute dolu soinekoz

paseiatzen dira arratsaldean beren gizon hilenganako desioz

amets ankerra bizi izan zuten paseo bakartiak geratzen zaizkie soilik

eta oroitzapen idealizatu bat maite izan zuten hartaz

 

Izan ziren bortxatuak izan ziren irainduak izan ez ziren

esan zieten hura prometatu... arratsaldeetan negar dagite negar

ukan zezaketen herra ukatua zaie ezin dute maitatu herra

ez zuten ikasi eta gaur azken eguna espero dute oroitzapen apurrak janez

sexoaz ez dira mintzo ez zuten ikasi bizia beste zen

 

Eta etzaten dira pirula antinerbioz

plazerra bere iloba ez jaiotan kausitzen zer egin duten gaizki

galdezka Jaungoikoak zergatik zigortu ...atrebenzia ez bada

eta bazkaria prestatu ohi dute maitekiro ezinorentzat

egunen amildura leuna iragaiten beha

 

Beren soinetan munduko marabilarik handiena gordetzen da esan zieten

hamar-hamabost urte zituztela gorri gorria zenean egun hura

beha dute zimurra nardaz aintzina ukan zuten soin hori

jada ez dena haragi puska bat baizik

haltzak aspaldian isildu ziren ez dira gerri eta giharrez mintzo

gizon hilak soinetan dautza betirako lore edo laban gisa

eta doluan transparentatzen da bakarkidea arratsari dirdir

ez

hiltzen ere ez zuten ikasi.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus