Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hiriak negutu zuen

hondar bazterretan homosexualak

begirada kolpez mintzatzen

elkar terziopelo elez putek

arrastaka zeramaten urtetako

nekedura

txakurrek jabe deslaiak

bilatzen zituzten

arnas eri garaia

azken autoak goragale azkena

ekarri zuen plastiko eta

gasolina usainez, bafle batek

izenak erran zituen

bere buruak kokatzearren batez ere

birao egin zuen norbaitek

munduaren kontra

iragan ziren modernoak

zelofan lurrinez inguraturik

far karkaila entzun zen

han hurrinean

egunaren argi salatariak hautsi zuten

ilunbeten arlasa

galipo gainean

kondoi bat datza

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus