Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

                                        «maitasuna dirudit amets gorubetan»

                                                                                   Lauaxeta

 

Maitasuna dirudit amets gorubetan, gorubak urrun

hariak langar, desio estatua uluak

ur gauak durundan urrats ilaunetako higitar

ur jabal ilunen erasiak liparren erranairu

 

Noiz nontu zen desioa azken aldiz?

bere hobiz arrenkurak poseditu marmarra

zer etor daiteke ele uzta naharoa ez bada

zer ur zirrikituen amiltze oztina baino?

 

Farola legez ur estatuak birika erraldoietan

lasterka izenetan zehar itsasoa eztul hezez

erle zizta bihotz mortuengan amodioa

jelatzen ezkidi bezalako abenidetan

 

Noiz galdu zen desioaren aztarna labaina?

itaun daiteke sukarrak erre gaituen

eraso beilegi horiek etzan dute ezkidirik

ala bakarrik laztan trukez laztan da?

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus