Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

«Destinu guztiak»

garrasi txartelak

autoak ezker egin zuen

 

«Destinu guztiak»

itsasoak hots

horma urtuaren zaporez

gero gorriz erein zen lurra

muskerra galtzean.

 

Jats beltzeko eraikuntzak

gordetzen zitueneko infinitoak

haruntzago beste bat.

 

«Destinu guztiak»

plastikozko patuz, egoneza

ozeanoak mareetan maiz

pasio zurak jitoan

 

«Destinu guztiak»

lau haizetara

arnas lainotua kristalean.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus