Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Bere begien osin agorrengan abenidak zinkuru

    langarrak eraiki tanta finez

          (isiltasunaren poderioa)

Minez dihardute biztanleek urki ebakiak lez

    soin trenkatuenganako grinez

          (leiho oihanean barrena)

Pasiloa infinitorantz galtzen gurdia ortzemuga bailiren

          (karrika burdin sare)

Leiho bakoitzari paisaia zaio paisaia bera nenufare

    ustelen desioz ereina

          (urmaelaren mentura: ar-hesia)

Oroimenak hezurrezko kutxetan orain trinkoan

    aurkezten etorkizun ele beilegiz

          (denboraren beta)

Nekeza bere malenkonia manukorrari ihes egitea

    urte berri bizi berri deritzaio elurraren etorrerari

          (izen okerrez zamatua)

Soinak bakarrik jakin dezakete desio nabarren berri

          (negar egiten da farmalkoz)

Untzarenganako plazerra paradisu kadukatua

          (farmalkoz elikatu ditu egunak)

Ilunbetak dirakite hostroei firfirak eragotziz alterego

    zimelduak pertxertan direino dilindan

          (beti beste izatera kondenatuak)

Marmarren kolorearekiko dute logikamina garunen

    adierazbide akatsek eskeinitakoaren etoiaz

          (kantuka)

Marrubizko mermelada elaien hobi kafesnearenganako

    dantza erotikoan

          (bihotzeraino odola bezala)

Espazioa xurxulez frinzatzen kutxakardetan Euskradak

    amestuz

          (posible da desesperoa nabigatzea)

Estonatua dantzu poterearen karkail teiauak

          (bere begien osin agorrengan)

Zanbrotsu deritzo kantu orori zer egin gaur zer egin

    sekula

          (erreka umoen abenida zinkuru)

Baita.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus