Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Argazki zuri-beltzetan egunsentia eternal bilakatzean

zer da izan edo izanen errainua

buruaz beste egitera doazen baleen mentura

ipar leinuen permadura

akabatzean beste gu batzu gutuz

largatuz plaza hutsean marearena

dena tantai izenak

konotazio ezezagunak, urrats lausoak

zigilu hautsiak ohantze hutsak

behelainotako soin galduak

soin gabeko izenak.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus