Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hatoz zugandiko hoberena leituko dizut

Hatoz utz nazazu mahaiaren ilunbeta freskuan min egiten

Hatoz berandu da eta badut nigan ura irakiten erretzeko

Hatoz izan gaitezen bat elgar ditzagun ezpatak

Hatoz jo zaitzan

Hatoz zure estolda ilunetan bisitari izan nadin

Hatoz hezurrak erreko dizkizut eta zure gorputzeko debekatuena

Hatoz desioaren izen bakarra zu

Hatoz hitz lizunak erranez xalo xume xuabe

Hatoz ene bularraren harri tailatuak ferekatuko zaitu

Hatoz nigandik ateratzeko izaki more bat

Hatoz esne uharretan igeri eginen duzu

Hatoz hatoz hatoz

Hatoz berandu da

Hatoz minaren plazerra absolutoa da

Hatoz bestela apika

zaharregi

gara

izanen.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus